EH Bildu: «Borondatea dagoenean posible da etxebizitza politika publiko ausartak garatzea»

Pello Otxandiano eta Laura Aznal Austriako Etxebizitza Ministerioko saileko buruarekin bildu dira Vienako eredua aztertzeko. «Frogatu dugu borondatea dagoenean posible dela beste etxebizitza politika publiko ausartak garatzea, merkatua kontrolatzea eta etxebizitza soziala bultzatzea».

Vienako etxebizitza eredu arrakastatsuan oinarrituta ondu zuen EH Bilduk iragan maiatzean ‘Posible 30K’ proposamena, etxebizitza larrialdiari modu estrukturalean aurre egiteko eta etxebizitza parke publikoa handitzeko asmoz. Hain justu, proposamena partekatzeko eta Vienako ereduaren gako, indargune eta proiektu aitzindarien berri izateko Vienara bidaiatu du EH Bilduren ordezkaritza batek.

Etxebizitza krisia konpontzeko irakaspenak jaso eta partekatu dituzte Pello Otxandianok eta Laura Aznalek, EH Bilduren Gasteko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaileek, Martin Orner-en gidaritzapean. Austriako Etxebizitza Ministerioko saileko burua da Orner, eta esperientzia handia dauka Vienako etxebizitza politikan: egun etxebizitza politiken koordinazio estrategikoan lan egiten badu ere, etxebizitza kooperatiba baten zuzendaria ere izan da iraganean.

EH Bilduk Austriako Etxebizitza Ministeriora egindako bisitari buruzko albistea irakurtzen jarrai dezakezu.

Testu iturria: Naiz.eus

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *